Gizartea -

KORONABIRUSA

579 kasu berri atzeman dituzte Euskadin, eta positiboen tasa % 5,8ra jaitsi da

Lurraldeka, Araban 60 kasu zenbatu dituzte, Bizkaian 304 eta Gipuzkoan 210. Bestalde, 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo logela arruntetan, covid-19ak jota, eta 71 lagun daude ZIUn.

Jendea Gasteizen paseoan. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Jendea Gasteizen paseoan
Jendea Gasteizen paseoan. ETBren bideo batetik hartutako irudia

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 24 orduetan 579 covid-19 positibo berri atzeman dituzte Euskadin, 10.042 proba egin ostean, asteartean baino 99 kasu gehiago. Positiboen tasa, berriz, % 5,8an dago orain, alegia, aurreko egunean baino baxuago (% 7,1).

Lurraldeka, Araban 60 kasu berri zenbatu dituzte (22 gutxiago), Bizkaian 304 (76 gehiago) eta Gipuzkoan 210 (41 gehiago), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera.

Ospitaleei dagokienez, 48 pertsona ospitaleratu zituzten asteartean covid-19ak jota logela arruntetan, aurreko egunean baino 5 gehiago. Bestalde, gaur-gaurkoz 71 lagun daude ZIUn, steartan baino 4 gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak