Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeak eta positibotasun tasa 509 eta % 5,1era jaitsi dira EAEn

Lurraldeka, 73 kasu berri atzeman dituzte Araban, 264 Bizkaian eta 169 Gipuzkoan. Asteburu honetan baheketak egiten ari dira Mundakan, Bermeon eta Zaldibarren.

Baheketak egiten ari dira asteburu honetan Mundakan, Bermeon eta Zaldibarren. Argazkia: EFE.
Baheketak egiten ari dira asteburu honetan Mundakan, Bermeon eta Zaldibarren.
509 covid-19 kasu berri atzeman dituzte EAEn eta 76 pertsona daude ZIUn

1:9

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren kutsatzeen kopuruak eta positibotatasun tasak beherakada nabarmena izan dute azken egunean Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duen eguneroko txostenaren arabera, atzo 10.051 proba diagostiko egin ziren PCR eta antigenoen testen artean, eta horietatik 509 pertsonak positibo eman zuten. Positibotasun tasa % 5,1ekoa izan zen beraz (bezperan 658 kasu detektatu ziren eta % 7,1eko positibotasuna izan zen).

Lurraldeka, 73 kasu berri atzeman ziren Araban, 264 Bizkaian, 169 Gipuzkoan eta 3 beste autonomia erkidego batzuetako pertsonengan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 29 pertsona ospitaleratu zituzten (bezperan 63), eta, gaur egun, covida duten 76 pertsona daude ZIUn (aurreko egunean baino bat gehiago).

Astelehenera arte ez dituzte udalerriei eta RO indizeari buruzko datuak argitaratuko.

Asteburu honetan baheketak egiten ari dira, gainera, Mundakan, Bermeon eta Zaldibarren. Udalerri horietako herritar guztiak daude deituta parte hartzera. Mundakako bizilagunei Bermeon egiten ari zaizkie probak.

Nafarroa

Nafarroari dagokionez, 155 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten atzo, eta positibitate tasak nabarmen egin du gora, % 9,3raino, Foru Gobernuak aurreratutako behin behineko datuen arabera.

Halere, tasaren igoerak zerikusi zuzena du egindako proba kopuruarekin, astebururo bezala, test gutxiago egin baitziren atzo; orotara, 1.664 PCR eta test antigeno egin zituen Osasunbideak, bezperan baino 1.296 gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak