Gizartea -

KORONABIRUSA

Barakaldok 13 karpa jarri ditu eskolako patioetan, aire zabaleko espazioak handitzeko

Helburua da ikastetxeei aire zabaleko espazio gehiago eskaintzea, ikasleek covid-19ari aurre egin diezaioten.

Gabonetako oporraldian kokatu dituzte karpa gehienak. Argazkia: EFE.
Haurrak eskola batean
Gabonetako oporraldian kokatu dituzte karpa gehienak. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldok 13 karpa jarri ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, aire zabaleko espazioak zabaldu eta koronabirusaren pandemiaren hedapenari aurre egiteko.

Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak iragarri eta hilabete eskasera hasi dira karpak jartzen.

Neurri horren ondorioz, 118.000 euroko inbertsioa egin dute, eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza handia emango du Udalaguntza 2020 funtsen bidez, ikastetxeei aire zabaleko espazio gehiago eskaintzeko, ikasleek covid-19ari aurre egin diezaioten.

"Oso azkar egin dugu lan, bai arlotik, bai ikastetxeetatik, zuzendaritzekin dugun etengabeko komunikazioari esker haien beharrak azaldu baitzizkiguten", azaldu du Nerea Canterok.

Horri esker, karpa gehienak Gabonetako oporraldian jarri ahal izan dituzte, eta Barakaldo dago neurri hori azkar betetzen ari diren udalerrien artean.

Covidaren aurka borrokatzeko behin-behineko karpak jartzea eskatu duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak honako hauek dira: Alkartu, Arteagabetia, Bagatza Infantil, Bagatza Primaria, El Pilar, Gurutzeta, Ibaibe, Juan Ramón Jiménez, Larrea, Mukusuluba, Munoa eta Rontegi Infantil.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Barakaldo Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Umeak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea