Gizartea -

GENERO-INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzeagatik

Biktimak lesioak zituen eta ospitalera eraman zuten artatzera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiaren kontrako genero-indarkeria, mehatxuak eta lesioak egitea egotzita.

21:30 inguruan gertatu omen zen guztia, Arabako hiriburuko Alde Zaharreko etxebizitza batean. 092ra egindako dei baten bidez ohartarazi zuen herritar batek gizon eta emakume baten artean eztabaida izaten ari zela.

Agenteak bertaratutakoan, biktimak lesioak zituela ikusi eta bi alderdien eta lekuko baten adierazpenak entzun ostean, gizona atxilotu eta epailearen esku jarri zuten.

Beste patruila batek ospitalera eraman zuen biktima, bertan arta zezaten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa