Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Berango eremu gorrian sartu da, eta Gorliz, berriz, bertatik atera

Gipuzkoan ere bi aldaketa izan dira: Debak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da. Mutriku, ordea, udalerri horia da gaurtik.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
5.000 biztanletik gorako herrien % 70 eremu gorrian daude

1:20

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan, Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Oiartzun, Ordizia, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Gune horian, Lazkao eta Oñati batu zaie azken orduetan Mutriku.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza daude eremu gorrian.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Ermua, Etxebarri, Gorliz, Ondarroa eta Sestao daude.

Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eta Gasteizek eremu gorrian jarraitzen dute. Laudio, berriz, eremu laranjan dago, eta Amurriok horiari eutsi dio.

Oharra: Ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda duten udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera