Gizartea -

KORONABIRUSA

Neurriak hartu ahal izateko lege-babesa eskatu dio Sagarduik Espainiako Gobernuari

Osasun sailburuaren esanetan, Madrildik esaten dute erkidegoek badutela tresnarik egoerari aurre egiteko, "baina errealitatea ez da hori erakusten ari".

Donostiako taberna bateko terraza. Artxiboko irudia: EFE
Donostiako taberna bateko terraza.
Donostiako taberna bateko terraza. Artxiboko irudia: EFE

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak "tresna juridikoak" eskatu dizkio beste behin Espainiako Gobernuari, pandemiaren bilakaeraren aurrean erkidego bakoitzak lehenbailehen, segurtasunez eta "behar adinako lege-babesarekin neurri egokiak har ditzan".

Sagarduik asteazken honetan egin du eskaera Executive Forumek antolatutako "covid delakoari ihes egin" izeneko solasaldi telematikoan.

Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo bertan hartutako erabakia gogora ekarri du; izan ere, euskal ostalariei arrazoia eman zien eta "gune gorrian" dauden udalerrietan tabernak eta jatetxeak kautelaz berriro irekitzea ahalbidetu du horrek. Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileen baitan zegoen azken 14 egunetan Covid-19aren kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko duten udalerrietan ostalaritza ixtea.

Sagarduiren arabera, Madrildik esaten dute erkidegoek badutela tresnarik egoerari aurre egiteko, "baina errealitatea ez da hori erakusten ari". Erreklamazio honen aurrean, "ez gara erantzun proaktiboa izaten ari", baina, horren harian, "luzatu gabe", aldaketa bat egiteko garaiz daudela erantsi du.

Osasuneko Lurralde Arteko Kontseiluan gobernantzari buruz galdetuta, Sagarduik esan du "ondo" ari direla lanean eta beste sailburuekin harremana "oso erraza" izan dela, guztiak laguntzeko prest daudelako.

Lehen Salvador Illa Osasun ministroarekin eta orain Carolina Dariasekin lana "erraza" dela esan du. Dena dela, sailburuaren ustez "komunikazio dinamikek hori hondatu" egiten dute, izan ere, batzordean lantzen ez diren zenbait gai prentsaurreko bidez jakinarazten dituzte, eta horrek kalte egiten dio kogobernantzari. "Adeitasuna eta iritziak elkarbanatzea ondo egiten da, baina badugu zer hobetua", zehaztu du.

EAEko pandemiaren bilakaerari dagokionez esan du une honetan kurba pixkanaka jaisten hasi dela, baina "zalantza handiak" ditu ondorengo asteetako bilakaerari begira, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiarena bezalako erabakiek bilakaera horretan nola eragin dezaketen ikusi beharko dela gaineratu du.

Pandemia dela eta hartu diren neurriek eragiten ari diren enpleguen eta jarduera ekonomikoaren murrizketaren kostua arrazoizkoa ote den galdetuta, baietz erantzun du Sagarduik.

Txertaketa

Sailburuak, bestalde, EAE txertaketaren aurrean egiten ari den estrategia babestu du; hau da, lehenengo dosia jaso duten guztiei bigarren dosia bermatzeko zati bat gordetzea. Bere aburuz, denborarekin hori egokia dela frogatu da, eta erkidegoen arteko gai horretan dauden liskarrak gaitzetsi ditu.

"Txertoen dosiei buruz dagokienez, ez dirudi ezer aurreikus daitekeenik", esan du, eta bide bakoitzeko dosi kopuruan izandako aldaketak gogorarazi ditu, baita espainiar Estatua egun erabiltzen ari den hiru dosiak ere.

"Orain dosi bakarreko estrategia planteatzen zaigu, babes txikiagoarekin bada ere, biztanle gehiagorengana lehenago iristeko. Horren guztiaren ondorioz, ziurgabetasunez betetako agertoki mugikor bat kudeatzen ari gara ", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza albisteak Botikak albisteak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak