Gizartea -

Polemika

Garridok barkamena eskatu du epidemiologoei buruzko "zoritxarreko hitzengatik"

Administrazioarekiko auzien Salako presidenteak aitortu egin ditu profesional horien "izen handiko formazioa eta lan garrantzitsua".

Garrido, EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Luis Angel Garrido.
Garrido epaileak barkamena eskatu die epidemiologoei

0:34

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Angel Garrido EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazio auzien Salako epaileak barkamena eskatu du epidemiologoen inguruan joan den astean egindako "zoritxarreko adierazpenengatik"; izan ere, "epidemiologoak ikastarotxo bat egin duten familia medikuak dira", horren hitzetan. Are gehiago, profesional horien "izen handiko formazioa" goraipatu du.

Pandemia geldiarazteko asmoz Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrietako bat, herri gorrietan ostalaritza ixtekoa, bertan behera utzi zuten epaileetako bat da Garrido. Polemikaren erdian egon da irratsaio bateko tertulian epidemiologiaren inguruan esandakoengatik, baita covid-19aren kontrako neurrien inguruan adirazi zituenengatik ere.

Adierazpen polemikoak egin zituen irratsaio berean, idatzi bat irakurri du gaur Garridok. Barkamena eskatu die epidemiologian aritzen diren guztiei. "Espero dut aintzat hartzea", erantsi du.

Garridoren hitzetan, "jakitun" da profesional horien artean sortutako "ondoeza". "Irratsaio baten tertulian botatako zoritxarreko adierazpenengatik minduta sentitzea ulertzen dut, hitzok ez dute ondo islatzen benetan uste dudana. Izan ere, izen handiko formazioa eta duten lan garrantzitsua aitortzen ditut, batez ere gaur egungo egoeran", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Koronabirusa