Gizartea -

Koronabirusa

Haur Hezkuntzako eta Heziketa Bereziko irakasleak, txertoa jasotzen lehenak

Bildarratzek egin du iragarpena, baina data zehatzik eman gabe, hori Osasun Sailari dagokiola argudiatuta.

Haur Hezkuntza. Argazkia: Efe
Haur Hezkuntza. Argazkia: Efe
Haur Hezkuntza. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakinarazi du Haur Hezkuntzako eta Heziketa Bereziko irakasleek lehentasuna izango dutela sektoreko txertaketa kanpainan.

Bildarratzek ETB1eko Egun On Euskadi saioan egin du iragarpena, baina ez du kolektibo horien txertaketarako data zehatzik jarri, hori Osasun Sailaren egitekoa delakoan.

Azpimarratu du Hezkuntza Sailak "lehentasuna" emango diela Haur Hezkuntza eta Heziketa Bereziko irakasleei, baina ikusteko dagoela non sartuko diren txertoa jasoko duten "kolektiboen artean".

Dena dela, bere Sailaren barruan "etxeko-lanak" egiten ari direla argitu du, eta dagoeneko hezkuntza zentroekin jarri direla harremanetan.

Bestalde, Bildarratzek azpimarratu du gaur egun EAEko ikasgelen % 98,8 daudela "zabalik" edo "lanean" pandemiari aurre egiten, eta hori "hezkuntza komunitateak: irakasleek, zuzendariek, gurasoek eta, nola ez, ikasleek" lortutako "datu ikaragarria" dela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Irakasleak azken ordukoa