Gizartea -

KORONABIRUSA

Azken egunetako joerari eusten dio EAEk, 487 kasu berri eta % 5eko positibitatearekin

Aldaketa garrantzitsuena ZIUetan gertatu da: 156 paziente izatetik 146 izatera igaro dira zaintza intentsiboetako unitateak egun bakarrean.

Adineko lau lagun, plaza batean. Argazkia: EFE.
Adineko lau lagun, plaza batean.
Adineko lau lagun, plaza batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19aren 487 kasu berri atzeman ditu ostiral honetan, aurreko egunean baino 18 gutxiago, eta positibotasun tasa hamarren bat igo da, % 5era iritsi arte. Halaber, EAEko ospitaleetan 146 gaixo daude, aurreko egunean baino hamar gutxiago.

Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, aurreko egunean 9.747 test diagnostiko egin ziren, aurreko eunean baino zerbait gutxixeago (10.234).

Lurraldeka, 70 positibo berri izan dira Araban (bezperan baino 3 gehiago), 301 Bizkaian (17 gehiago) eta 113 Gipuzkoan (36 gutxiago). Beste hiru kasu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.

53 ospitaleratze berri izan ziren, bestalde, ostiralean (ostegunean baino bat gutxiago), eta zainketa intentsiboetako unitateetan jarraitzen duten gaixoak 146ra jaitsi dira (24 ordu lehenago 156 ziren).

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua (ostegunean 385,14 egunekoa zen), RO indizea eta udalerrien araberako informazioa ez dira astelehenera arte eguneratuko.

Nafarroako Foru Erkidegoko egoera

Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak 58 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino 7 gutxiago (65). 1.603 proba egin ziren, PCR eta antigenoen testen artean, eta positibotasun tasa % 3,6koa izan zen.

Datuak eskutan, Foru Erkidegoak 11 egunez daramatza, jarraian, egunero 100 kasutik behera izaten, eta 14 egun, jarraian, % 5etik beherako positibotasun tasa izaten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak