Gizartea -

Genero indarkeria

Azagran bikotekidea larri zauritu zuen gizona espetxeratu dute, hilketa saiakeragatik

Hilketa saiakera, genero indarkeria, lesioak eragitea eta tratu txar delitua egotzi dio epaileak erasotzaileari. Emakumea egoera larrian dago oraindik ere.

Azagrako erasoren aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Azagrako erasoren aurkako protesta
Azagrako erasoren aurkako protesta. Argazkia: EiTB

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako instrukzioko 2. epaitegia zuzentzen duen epaileak behin-behineko espetxealdi komunikatua, baina fidantzarik gabea, ezarri dio Azagran (Nafarroa) larunbatean bikotekideari eraso egin zion gizonari. Emakumea Nafarroako ospitalean dago, egoera larrian.

Astelehen honetan emandako epaiaren arabera, hilketa saiakera, genero indarkeria, lesioak eragitea eta tratu txar delitua egotzi diote gizon horri.

Larunbatean bertan atxilotu zuten erasotzailea, Foruzaingoaren aurrean agertu baitzen, bikotekidea hil zuela esanez.

Bertaratu ziren agenteek egiaztatu zuten emakumea “bortizkeria handiz” kolpatu zutela, baina arnastu egiten zuen eta bere kordean zegoen. Hori horrela, helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Kautelazko neurriak aztertzeko saioan, Fiskaltzak akusatua kartzelatzeko eskatu du, eta akusazio partikularrak bat egin du. Bere aldetik, defentsak behin-behinean aske uztea eskatu du.

Azkenean, epaileak kartzelatu egin du gizona, ihes egiteko arriskua atzeman baitu, eta bikotekideari berriz erasotzea galarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Matxismoa