Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriak 368 dira Euskadin, eta intzidentziak behera egiten jarraitzen du

Oinarrizko ugalketa kopuruak ere hobera egin du (0,86), bai eta gaixo gutxiago hartzen dituen ospitaleko presioak ere.

Osasun-langileak Galdakaoko zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.
Osasun-langileak Galdakaoko zainketa intentsiboetako unitatean
Birusak atzera egiten jarraitzen du EAEn

1:38

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren positibo berriek behera egin dute eta 368 dira azken orduetan, aurreko egunean baino 34 gutxiago, baina positibotasun tasa puntu bat igo da, 4,9ra arte, egindako 7.580 test diagnostikoen ondorioz, asteazkeneko 10.179 testen azpitik.

Datu horiekin, 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako kasuen tasak beherantz jarraitzen du, eta hamabi puntu baino gehiago jaitsi da; beraz, 282,04 puntutan dago (aurrekoan 294,54 zen).

Positibo guztietatik, 218 Bizkaian atzeman dituzte (asteazkenean baino bat gutxiago), 88 Gipuzkoan (15 gutxiago) eta 59 Araban (19 gutxiago). Horiez gain, autonomia erkidegotik kanpo bizi diren hiru pertsona daude kutsatuta, asteazkenean baino bat gehiago.

Intzidentzia metatua 300 baino txikiagoa da Araban (258,62) eta Gipuzkoan (211,53), eta kopuru horren gainetik jarraitzen du Bizkaian (326,53). Hala ere, hiruretan jaitsi egin da asteazkeneko datuekin alderatuta.

Gainera, Oinarrizko birsorkuntza tasa, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, berriro jaitsi da eta 0,86an kokatu da, aurreko eguneko 0,87aren aldean,eta 1etik behera mantendu da otsailaren 2tik.

Indizeak behera egin du hiru lurraldeetan: Araban bi egun jarraian egon da 1etik gora, eta atzo 0,99an kokatu zen. Bizkaian 0,83an dago eta Gipuzkoan 0,85ean.

Asistentzia-presioak azken egunetako joera onari eusten dio, eta hiru pertsona gutxiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta. Hala, gaixo larrien kopurua 126koa da azken orduetan.

Gela arruntetan, ostegun honetan, 45 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten (aurreko egunean baino 13 gehiago), eta 313 gaixo zeuden.

Gorriz dauden udalerriei dagokienez, intzidentzia handiko zerrenda horretan jarraitzen dute Deriok, Santurtzik eta Sopelak, Bizkaian, eta Oñatik, Gipuzkoan.

Bizkaiko eta Gipuzkoako zaharren egoitzek ez dute covid-19rikBizkaiko eta Gipuzkoako zaharren egoitzetan gaur egun ez dago covid-19a duen erabiltzailerik, pandemiaren garaian lehen aldiz eta txertoen eraginari esker.
Arabari dagokionez, egoitza-zentroek emandako datuen azken eguneratzeen arabera, berriro ere behera egin du lurraldeko adinekoentzako egoitzetan koronabirusa duten pertsonen kopurua. Joan den asteartetik, erdira jaitsi da birusaren eragina. Gaur egun, bederatzi kasu aktibo daude Arabako egoitzetan.Azken egunetan, bederatzi pertsonak gainditu dute koronabirusa. Udan bigarren olatua hasi zenetik, 320 adineko egoiliar osatu dira gaixotasunetik.

Euskal Autonomia Erkidegoko 40 ikastetxetan 62 ikasgela itxita daude ostiral honetan covid-19aren eraginez, bezperan baino 11 gehiago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.

Ikasturte honetan 17.554 ikasgela daude guztira Euskadiko hezkuntza sisteman, bi urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino, eta horrela, astearte honetan itxitako ikasgelen kopurua guztien % 0,35 da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak