Gizartea -

KORONABIRUSA

269 covid-19 kasu atzeman dituzte EAEn, abendu amaierako kopuru txikienaren pare

Positibotasun tasa % 4,1ekoa izan da. Une honetan, 121 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.

Osasun-langileak Galdakaoko Ospitaleko ZIU unitatean. Argazkia: EFE.
Osasun-langileak Galdakaoko Ospitaleko ZIU unitatean.
Osasun-langileak Galdakaoko Ospitaleko ZIU unitatean. Argazkia: EFE.

E. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 269 positibo atzeman ditu azken egunean Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino 80 gutxiago, egunero kaleratzen duten prentsa oharraren arabera.

Atzo 6.611 proba diagnostiko egin zituzten, PCR eta antigeno testen artean, eta % 4,1ek positibo eman zuten (aurreko eguneko baino lau hamarren gutxiago).

Lurraldeka, 49 kasu berri atzeman zituzten Araban, 172 Bizkaian, 47 Gipuzkoan eta bat beste autonomia erkidego batzuetako edo beste jatorri batzuetako pertsonen artean.

Ospitaleei dagokionez, 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19arekin, eta gaur egun 121 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan arrazoi horregatik (bezperan baino bi gutxiago).

Osasun Sailak astelehenera arte ez du ofizialki eguneratuko udalerriei buruzko informazioa, R0 indizea eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua (282,04koa ostiral honetan).

Nafarroan atzo atzemandako 45 kasuek beherakada egonkortuta dagoela erakusten dute

Nafarroako Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 45 positibo zenbatu zituzten atzo, bezperako kopuru bera. Hala, 19 egun daramatzate jada egunero 100 kasutik behera atzematen, 60tik behera asko eta askotan.

Zehazki, 1.084 proba diagnostiko egin zituzten atzo (PCR eta antigeno probak), eta horietatik % 4,3k positibo eman zuten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak