Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Derio atera eta Lazkao sartu da eremu gorrian

Guztira, hiru udalerri gorri daude EAEn. Laranjei dagokienez, zortzi dira gaur-gaurkoz maila horretan dauden udalerriak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

L. Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, ere ez dago udalerri gorririk.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Emua, Getxo, Gueñes, Mungia eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Oñati, baita gaur bertan batu zaien Lazkao ere.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate eta Beasain.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Orio, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdea indarra galduz doa, hiru udalerri baitaude soilik eremu horretan, atzo baino hiru gutxiago: Lezo, Mutriku, Oiartzun, Urnieta eta Usurbil.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera