Publizitatea
Itxi

2021/03/19

15:52

Gizartea

TXERTOA

EAEko biztanleriaren % 3,3k osatu dute covidaren kontrako txertaketa prozesua

EITB Media

Abenduaren 27an Osakidetzak txertaketa abiatu zuenetik, 266.407 dosi jarri dira EAEn. Orotara, 72.996 pertsonak lortu dute immunizazioa, bi txertoak jaso ondoren.

1:44
Illunbe, gaur goizean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bi hilabete eta erdian Pfizer-BioNtech, Moderna edota AstraZeneca konpainiek ekoitzitako covid-19aren kontrako 266.407 txerto jarri ditu Osakidetzak.  Immunizazioa lortzeko, txerto marka horien bina dosi jartzea beharrezkoa da, eta EAEn, orain arte, 72.996 pertsonak jaso dituzte bi txertoak, biztanleria osoaren % 3,3, gutxi gorabehera. 193.411 herritar, berriz, lehen dosia jasota, bigarrenaren zain daude.

Osasun Sailak txertaketari buruzko datuak eman ditu gaur jakitera, ohar bidez, eta horren arabera, zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesional ia denek (% 99,3) jaso dituzte, jada, bi dosiak, eta Osakidetzako langileen % 84,8k ere osatu dute txertaketa prozesua. Aldiz, osasun zentro pribatuetan eta garraio sozio-sanitarioan lan egiten dutenen % 5,2k bakarrik jaso dute dagokien bigarren dosia.

Bestalde, Ertzaintzako profesionalen % 100ek, unibertsitatez kanpoko hezkuntzako beharginen % 65ek eta beste zerbitzu sozio-sanitario batzuetako profesionalen % 97,7k jaso dute lehen dosia, eta ia guztiak bigarrenaren zain daude.

Osakidetzak, orotara, Pfizer-BioNtechek 239.850 dosi jaso ditu, Modernaren 30.800 eta AstraZenecaren 360.850.

Bigarren txertoak "bermatzeko" helburuarekin jarraitzen ari den estrategiaren baitan, Osasun Sailak 77.240 dosi ditu gordeta; horietatik, 37.200 Pfizerrenak dira, 2.950 Modernarenak eta 37.090 AstraZenecarenak.

Martxoaren 17tik 23rako tartean 28.829 txerto jartzea dute aurreikusita, 12.726 Pfizerrenak eta 16.103 Modernarenak.

AstraZenecaren txertaketa etenda egon ondoren,  baliteke datorren asteazkenean bertan berrekitea berriro txerto hori jartzeari, Europako Sendagaien Agentziak (EMA, ingelesez) txertoa "segurua" eta "eraginkorra" dela ondorioztatu ondoren.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena