Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak baheketa batera deitu ditu 19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak

Probak gaur 16:00etan hasiko dira herriko kiroldegian eta asteazkenean amaituko dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da.

Elorrio. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta EITB Mediako erabiltzailea.
Osakidetzak baheketa batera deitu ditu 19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak
Elorrio. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta EITB Mediako erabiltzailea.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak PCR probak egitera deitu ditu Osakidetzak covid-19az kutsatuta dauden edo ez jakiteko. Baheketa masiboa astelehen honetan hasi eta asteazkenera arte iraungo du. 

Osasun Sailak jakitera eman duenez, baheketari gaur 16:00etan ekingo zaio herriko kiroldegian, eta asteazkenean amaituko da.

Herritarrek 09:00etatik 21:00etara bitartean egin ahalko dituzte probak, eta hitzordua aurrez eskatu beharko dute Elorrioko osasun zentrora (94 623 80 70) edo Osakidetzako Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.

Osasun Sailaren arabera, proben emaitzak SMS bidez bidaliko dizkiete baheketan parte hartzen dutenei, eta ez dute etxean isolatuta egon beharko probaren emaitza jakin arte.

Hala ere, sintomak dituztenek edo aldez aurretik isolatuta daudenek ezingo dute baheketan parte hartu. Pertsona horiek osasun zentrora joan beharko dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Elorrio Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak Durangaldea gaur