Gizartea -

KORONABIRUSA

90 kutsatutik bat Osakidetzako zainketa intentsiboetan sartzen da

Gainera, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakitera eman duenez, gaixo hori batez beste 16 egun egoten da kritikoen unitatean.

90 kutsatutik bat Osakidetzako zainketa intentsiboetan sartzen da. Artxiboko irudia: EFE
90 kutsatutik bat Osakidetzako zainketa intentsiboetan sartzen da

90 kutsatutik bat Osakidetzako zainketa intentsiboetan sartzen da. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19az kutsatutako 90 lagunetik bat Osakidetzako Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) sartzen da azkenean, eta batez beste 16 egun egoten da bertan, gaur gaurkoz, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez.

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean astero egiten duen agerraldian Sagarduik EAEko egoera epidemiologikoa eta pandemiari aurre egiteko hartu diren azken neurriak izan ditu hizpide, hala nola AstraZenecaren txertoa 65 urtera arteko pertsonei jartzea.

Sailburuak jakitera eman duenez, pandemiaren egungo fasean, haren hitzetan osasun krisiaren "bigarren olatuaren hirugarren zikloan", koronabirusa zuten 70 gaixo zeuden ZIUetan ospitaleratuta.

Gainera, kritikoen unitateetan emakumeen ospitaleratzeak gora egiten jarraitzen duela azaldu du, ospitaleratze guztien % 32 baitira, eta gune horietan sartzen diren gaixoen batez besteko adina 62 urtetan mantentzen dela. Era berean, heriotza kopurua murriztu dela baieztatu du eta covid-arekin kutsatu diren gaixoen kopuruak ere "nabarmen" egin duela behera ZIUetan.

Era berean, kutsatzen diren 100 pertsonatik 12 ospitalera eraman behar izaten dituztela jakinarazi du Sagarduik, eta batez beste 10,57 egun egoten direla bertan. ZIUetan, berriz, covid-19az kutsatutako 90 lagunetik bat Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) sartzen da azkenean, eta batez beste 16 egun egoten da bertan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak