Gizartea -

Koronabirusa

Ostalaritzaren barrualdea itxita egongo da gaurtik aurrera Nafarroan

Nafarroako Auzitegi Nagusiak babestu zuen neurria apirilaren 9ra arte izango da indarrean. Epe horretan, eremu pribatuan bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira.

Iruñeko taberna baten barrualdea, itxita. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeko taberna baten barrualdea, itxita.
Iruñeko taberna baten barrualdea, itxita. Artxiboko argazkia: EFE

E. G | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostalaritzako establezimenduen barrualdea itxita egongo da Nafarroan bederatzi egunez koronabirusaren hedatzea geldiarazteko asmotan. Joan den asteartean Foru Gobernuak hartutako neurriak babestu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak.

Jatetxe eta tabernen barruan jarduna debekatuta egongo apirilaren 1etik 9ra, biak barne. Dena dela, honako ekintza salbuetsita egongo dira: kontsumizioa eskatzea, tabakoa erostea eta komunak erabiltzea. 

Terrazak % 100ean egon ahalko dira zabalik, mahai baten bueltan gehienez lau pertsona elkartu ahalko direlarik.

Horrez gain, tamaina ertain eta handiko establezimenduen gehienezko edukiera % 40tik % 30era jaitsiko da. Saltoki txikien gehienezko edukierak % 50 izaten jarraituko du.

Halaber, eremu pribatuan bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira, Lurraldeen arteko Osasun Batzordeak adostutako "2021eko San Jose jaiegunaren eta Aste Santuaren harira osasun publikoaren alorrean jarraitu beharreko jardunbide koordinatuen Adierazpena"k jaso bezala.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzoko autoan ebatzi zuenez, neurriok "osasun publikoa babesteko proportzionalak" dira.

Ildo beretik, Maria Chivite Nafarroako presidenteak esan du murrizketak bi arrazoirengatik hartu dituztela. Batetik, aldaera britainiarraren nagusitasunagatik (kasuen % 90tik gorakoa ei da) eta azken zazpi egunotako intzidentzia tasa metatuagatik: martxoaren 28an 100.000 biztanleko 157,6 kasukoa zen.

BIDEOA | Neurri berriak ezarriko dituzte Nafarroan

Neurri murriztaile berriak ostegunean bertan hasiko dira Nafarroan
Neurri murriztaile berriak ostegunean bertan hasiko dira Nafarroan
Neurri murriztaile berriak ostegunean bertan hasiko dira Nafarroan

1:19

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea Alarma-egoeraren amaiera Jatetxeak Tabernak gaur