Publizitatea
Itxi

2021/03/31

11:07

Gizartea

OSAKIDETZA

Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa programak 33.000 lesio atzeman ditu

O. A. | EITB MEDIA

Duela 12 urte Osakidetzak diagnostiko goiztiarra hobetzeko programa abiatu zuenetik detektatutako kasuen % 70,4 hasierako estadioetan zeuden. Biziraupena % 95etik gorakoa da.

  • Osasun langile bat laborategian lanean

    Osasun langile bat laborategian lanean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Duela 12 urte Osakidetzak kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa abiatu zuenetik, 33.550 lesio (adenoma aurreratuak eta minbizi inbaditzaileak) hauteman eta tratatu ditu. Atzemandako kasuen % 70,4 hasierako estadioetan zeuden eta horregatik tratamendua ez da hain oldarkorra izan. Biziraupena % 95etik gorakoa da epe ertain-luzera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi ditu datuok, Koloneko Minbiziaren aurkako Mundu Egunarekin bat eginez.

2019. urtearen amaieran, hirugarren aldiz, xede populazio gisa identifikatutako pertsona guztiak gonbidatu zituen Osakidetzak proba egitera, hots, 50 eta 69 urte bitarteko 624.721 pertsona.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak programan parte hartzeko deia egin dio jendarteari. Gaineratu duenez, Osasun Sailak parte-hartzea handiagoa izatea nahi du, bereziki gizonen artean; izan ere, horien parte-hartzea emakumeena baino txikiagoa da, nahiz eta lesioak izateko aukera gehiago dituzten.

Halaber, Osakidetzako profesionalek egindako lana goraipatu du Sagarduik. Haren esanetan, pandemia aurreko lan erritmoa errekuperatu dute dagoeneko, eta 2020ko abuzturako eginak zeuden pandemiarengatik programa eten zenean egin gabe geratu ziren kolonoskopia guztiak.

Test erraza

Baheketa programa horren helburua minbiziaren aurretiko lesioak edota hasierako estadioetan dauden minbiziak detektatzea da, biztanleen biziraupena eta bizi-itxaropena areagotzeko.

Osakidetzak kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programaren inguruko gutuna bidaltzen die, bi urtez behin, 50 eta 69 urte arteko herritarrei. Eskutitzarekin batera kit txiki bat igortzen du, gorotzaren lagin bat jasotzeko eta anbulatoriora bidaltzeko, gero laborategian ezkutuko odola dagoen ala ez azter dezaten. Positibo emanez gero, Lehen Arretako medikuak ospitalera bideratuko du gaixoa kolonoskopia egin diezaioten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena