Gizartea -

Koronabirusa

Txerto sail gehiago heldu dira Nafarroara, txertaketa prozesua areagotzeko

65 urtez azpikoak pixkanaka-pixkanaka txertoa jasotzen hasiko dira Foru Erkidegoan. Ostiralean AstraZenecaren 14.300 dosi iritsi ziren Nafarroara.

Txertaketa Nafarroan. Argazkia: EFE
Txertaketa Nafarroan. Argazkia: EFE
Txertaketa Nafarroan. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa txertaketa prozesua areagotzen ari da, adin tarte berrietara (65 urtez azpikoak eta 70-80 artekoak) zabaltzeko. Dosi sail berriak heldu berri dira, eta Aste Santuko egun guztietan txertaketa dispositiboak martxan dira.

65 urtez azpikoak pixkanaka-pixkanaka txertoa jasotzen hasiko dira Foru Erkidegoan. Ostiralean AstraZenecaren 14.300 dosi iritsi ziren Nafarroara. Aldi berean, funtsezko talde profesionalen txertaketa amaitzekotan da, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez.

65 urtez azpiko aurreneko pertsonak telefonoz deitu dituzte. Aurrerago hitzorduak beste modu batera orokortuko dituzte.

Gainera, Nafarroak 80 urtez gorakoen txertaketarekin aurrera jarraitzen du. Aurreneko dosiarekin asteartean bukatuko dute adin tarte horretan.

Era berean, zuzenean hitzordua emateko prozesua hasi da 70-80 adin tartean, zaharrenetatik hasita gazteenetara. Horrela, 79 eta 78 urteko pertsonak deitzen hasi dira Iruñean.

Iruñean eta Iruñerrian, aste osoan zehar txertoak jarriko dituzte, apirilaren 5tik (astelehena) 11ra (igandea), UPNAko pilotalekuan eta Foremen.

Guztira, apirilaren 1etik 11ra bitartean, AstraZenecaren 12.230 dosi jartzeko asmoa dute. Era berean, apirilaren 10ean, larunbata, eta igandean, Maristak ikastetxe zaharrean txertoak jarriko dituzte.

Iruñerriako landa-guneetan, asteartean Donezteben (kiroldegia); asteazkenean Auritzen (osasun zentroa), Izaban (pilotalekua) eta Zaraitzun (Ezkaroze); ostegunean Agoitzen (pilotalekua) eta Ultzaman (pilotalekua); eta ostiralean, Auritzen jarriko dituzte txertoak.

Tuteran, prozesuak astelehenean jarraituko du funtsezko taldeekin eta 65 urtez azpikoekin, eta astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatean Sofia Erregina Ospitalean emango dira dosiak. Bigarren lerroko osasun kolektiboak eta funtsezko zerbitzuetako profesionalak txertatzen jarraituko dituzte, baita 65 urtez azpiko pertsonak ere.

Bestalde, ostegunean 80 urtez gorakoek txertoa jasoko dute Corellako eta Cintruenigoko osasun zentroetan eta Castejon eta Fiteroko kontsultategietan; ostiralean Ablitas, Cascante, Monteagudo, Murchante, Buñuel, Cabanillas, Ribaforada, Cortes, Fustiñana, Valtierra, Arguedas, Cadreita, Milagro eta Alesbeseko osasun zentro eta kontsultategietan, eta egun berean zein larunbatean Tuterako Jesuiten kiroldegian.

Aste bukaeran, 80 urtez azpikoen prozesua abiatzea espero dute, zaharrenetatik hasi eta gazteenetara.

Lizarran apirilaren 7an eta 8an, asteazkena eta osteguna, 80 urtez gorako 1.900 pertsona inguru txertatzeko asmoa dute. Lizarran (Musika Eskola), Lodosa (kultur Etxea), San Adrian (gaztetxea), Villatuerta (kiroldegia), Antzin (pilotalekua), Allo (udaletxea), Viana (kiroldegia) eta Los Arcosen (kultur etxea) aurrera eramango dute prozesua.

Era berean, asteartean, AstraZenecarekin txertatuko dute Lizarrako Garcia Orkoien Ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea