Publizitatea
Itxi

2021/04/07

10:38

Gizartea

KORONABIRUSA

Maskara hondartzan: bakarrik segurtasun distantziarik ez badago eta paseatzeko

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Espainiako Osasun Ministerioak atzera egin du eta ez da derrigorrezkoa izango bainua hartzerakoan, uretan kirola egiterakoan edo jarduera fisikoaren ostean atseden hartzerakoan.

  • Zarauzko hondartza

    Zarauzko hondartza. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Egindako bidean atzera egin du Espainiako Osasun Ministerioak, eta maskara ez da une oro hondartzan jantzita eraman beharko. Hasieran esandakoaren kontra, 1,5 metroko segurtasun-tartea gorde ezin bada eta paseatzeko soilik izango da derrigorrezkoa, proposamenaren arabera.

Hedabideetara iritsi den Osasun Ministerioaren zirriborroan irakur daitekeenez, hondartzan maskara janztea derrigorrezkoa izango da 1,5 metroko tartea errespetatu ezin bada eta paseatzeko; bainua hartzeko edo uretan kirola egiteko, ordea, ez. Halaber, maska janztetik salbuetsita egongo dira jarduera fisikoa egin bitartean edo ostean toki finko batean atseden hartzen ari diren pertsonak.

Osasun Sailaren proposamenaren arabera, maskara ez da derrigorrezkoa izango kasu hauetan:

- Itsasoan, aintziretan, urtegietan, ibaietan edo beste ingurune natural batzuetan, igerileku irekietan edo estalietan bainua hartzeko.

- Uretan kirola egiteko, ingurunea naturala zein artifiziala denean.

- Bainatu aurreko edo ondorengo atsedenaldi garaian.

- Uretan egindako erreskateetan edo sorospen jardueretan.

- Jateko edo edateko garaian.

Aldiz, beste kasu hauetan, derrigorrezkoa izango da:

- Hondartza, laku eta gainerako ingurune naturaletarako sarbideetatik paseatzeko.

- Itsasertzetik eta gainerako ingurune akuatikoetatik paseatzeko.

- Igerileku publiko edota komunitarioetako aldageletan, dutxetan izan ezik.

- Ostalaritzako establezimenduen kanpoaldean edo barruan, jateko edo edateko orduan izan ezik.

Asteazkenero bezala, Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren bilera dute gaurkoan, eta, besteak beste, maskararen derrigorrezko erabilera izango dute hizpide bertan.

Gaur egun indarrean dagoen "Normaltasun berriaren legea"ren arabera, maskararen erabilera derrigorrezkoa da aire zabaleko tokietan, baita 1,5 metroko segurtasun distantzia errespetatzeko aukera dagoenean ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena