Publizitatea
Itxi

2021/04/21

13:03

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Bergara, Irun eta Usurbil ere eremu gorrian sartu dira; Santurtzi, laranjan

O. A. | EITB MEDIA

Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako udalerriei erreparatuta, Elgoibarrek soilik eusten dio eremu gorritik kanpo. Bizkaian, Durango, Mungia eta Zalla gune laranjara igaro dira.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Bergaran, Irunen eta Usurbilen (Gipuzkoa) gorri jarri zaie semaforoa, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, 45 udalerri handi daude gunerik astinduenean. Atzo eremu gorrian sartu zen Santurtzi, ostera, ozta-ozta bada ere, irten egin da.

Arabari dagokionez (448 kasu 100.000 biztanleko), gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.

Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan. Agurainek kolore horiari eutsi dio, ordea.

Bizkaia eremu gorrian dago (100.000 biztanleko 434 kasurekin), eta bertan jarraitzen dute Berangok, Bilbok, Erandiok, Getxok, Leioak, Ondarroak, Portugaletek,  Sestaok eta Trapagaranek. Santurtzi irten egin da.

Gune laranjan, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Derio, Ermua, Markina-Xemein eta Muskiz. Durango, Mungia, Santurtzi eta Zalla batu dira zerrenda.

Kolore horiari eutsi dioten udalerriei dagokionez, honakoak dira: Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Elorrio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Ortuella eta Sopela.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoa da lurralderik astinduena (658 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (30) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.

Ez dago udalerririk eremu laranjan.

Elgoibar da kolore horiari eusten dion bakarra Gipuzkoan.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena