Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Basauri, Bermeo eta Ermua gorri jarri dira

Lazkaok eremu latzenetik irtetea lortu du eta, Elorrio, udalerri berdea da gaurtik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Basauri, Bermeo eta Ermua eremu gorrira igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Lazkaok, ordea, eremu latzenetik irtetea lortu du, eta gaurtik aurrera Elorrio udalerri berdea da.

Araba (364 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteiz (348) eremu laranjan daude, eta Amurrio eta Laudio, berriz, gorrian.

Agurainek horiari eutsi dio.

Bizkaia gune astinduenean dago oraindik, eta egoerak zertxobait okerrera egin du gainera (100.000 biztanleko 460 kasurekin). Basauri, Bermeo eta Ermua ere gorri margotu dira gaur, eta eremu astinduenean jarraitzen dute ondorengo udalerriek: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Erandio, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Laranjan berriz, beste hauek daude: Balmaseda, Berango, Markina-Xemein, Durango, Ortuella eta Zalla.

Horiz margotuta dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes eta Zornotza.

Datuak hobetu ostean, Elorrio udalerri berde bihurtu da.

Gipuzkoako (646 kasu 100.000 biztanleko) udalerri gehienak gorrian jarraitzen dute, nahiz eta azken orduetan Lazkaok bertatik irtetea lortu duen. Honako herriak ageri dira gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Andoain, Eibar, Elgoibar eta Mutriku laranjan daude, eta azken orduetan Lazkao gehitu zaie.

Beasain, berriz, horian dago, eta ez dago kolore berdea duen udalerririk.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera