Gizartea -

KORONABIRUSA

435era jaitsi dira kasu berriak EAEn, alarma egoeraren azken egunean

Positibotasuna % 6,0koa da. Joan den igandean baino 150 kasu gutxiago jakinarazi dira gaur, eta duela bi igande baino 250 gutxiago.

Donostia Ospitaleko ZIUa. Argazkia: EITB Media.
Donostia Ospitaleko ZIUa.
Donostia Ospitaleko ZIUa. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, larunbata, covid-19a atzemateko 7.262 proba diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (PCR eta antigenoen testak), bezperan baino 2.667 gutxiago, eta horietatik 435ek positibo eman zuten ( % 6,0), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Lurraldeka, 31 kasu berri atzeman ziren Araban, 236 Bizkaian, 168 Gipuzkoan eta bat erkidego autonomo horretatik kanpo bizi den pertsona batengan.

Positiboen beherakada oso nabarmena izan da, bai bezperako datuekin alderatuta (144 gutxiago), bai azken bi igandeetan emandako datuekin alderatuta ere: 585 positibo izan ziren maiatzaren 2an eta 685 apirilaren 25ean.

Positibotasun tasa ostiraleko % 5,8tik larunbat honetako % 6,0ra igo da.

100.000 biztanleko intzidentzia tasa, RO indizea eta herrietako informazioa astelehenean argitaratuko da.

101 positibo atzeman dituzte Nafarroan, azken hilabete eta erdiko kopururik txikiena

Beheranzko joerari eutsi dio beste egun batez Nafarroak, 101 covid-19 kasu berri atzeman baitzituzten larunbatean, bezperan baino 10 gutxiago, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Duela zazpi egun baino 5 kasu gutxiago (106) dira eta duela 14 egun baino 42 gutxiago (143). Gainera, hilabete eta erdi egin beharra dago atzera, datu txikiago bat topatzeko, martxoaren 21era, hain zuzen ere. Egun hartan 66 positibo izan ziren.

Altsasun atzeman dituzte kutsatze gehien: hamar. Ondoren, San Adrianen 6, Etxarri Aranatzen eta Leitzan 5 eta Iruñeko Milagrosa eta Iturrama auzoetan ere bosna.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak