Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Sestao eta Sopela gorrian sartu dira eta Amurrio, Basauri, Bergara eta Oiartzun irten

Bizkaiak, gainera, kolore gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Bermeo, Ermua eta Portugalete, berriz, hori dira gaurtik, egoerak hobera egin ostean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Amurrio, Basauri, Bergara eta Oiartzun eremu gorritik laranjara igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Egoerak, baina, okerrera egin du azken orduetan Sestaon eta Sopelan, eta egun bakarra kolore laranjan egon ostean, berriz ere udalerri gorriak dira.

Arabak (261 kasu 100.000 biztanleko) datuak hobetzen jarraitzen du, baina laranjan dago oraindik semaforoa. Azken orduetan Amurriok gorritik irtetzea lortu du eta laranjara igaro da. Laudiok gorri jarraitzen du, eta, Gasteizek eta Agurainek horiari eutsi diote gaur ere.

Bizkaian egoera apurka hobetzen ari da, eta gorria atzean utzi eta laranjan jarri da (100.000 biztanleko 393 kasurekin), Basaurirekin batera. Ondorengo udalerrietan ere gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Laranja kolorez, berriz, ondorengo udalerri hauek ageri dira: Abanto Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Erandio, Durango, Getxo eta Ondarroa.

Horian dauden udalerriak honakoak dira: Arrigorriaga, Abadiño, Bermeo, Amorebieta-Etxano, Berango, Elorrio, Ermua, Derio, Durango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markiña-Xemein, Ortuella, Portugalete eta Zalla. 

Ez dago udalerri berderik Bizkaian.

Gipuzkoan, (476 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute, 21ek, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Bergarako eta Oiartzungo datuak hobetu egin dira eta gorritik atera dira bi udalerriak, eremu laranjara igaroz. Azpeitia, Eibar, Lezo eta Pasaia laranja margotuta ageri dira, eta, Andoain, Elgoibar, Hondarribia, Mutriku, Lazkao eta Urnieta, berriz, hori. Beasainen, berriz, egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da azken orduetan.

Ez dago kolore berdea duen udalerririk.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera