Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibitatea % 5etik gora dagoen arren EAEn, ZIUak apirileko mailara jaitsi dira

306 positibo atzeman ziren atzo, duela astebete baino 50 kasu gehiago. Atzo 27 lagun ospitaleratu zituzten eta 99 pertsona daude une honetan zaintza berezietan.

Basurtoko Ospitaleko ZIUa, Bizkaian. Argazkia: EFE
Basurtoko Ospitaleko ZIUa, Bizkaian.
Basurtoko Ospitaleko ZIUa, Bizkaian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaera ez da oraindik lasaitzen hasi EAEn. Larunbat honetan 306 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 84 gutxiago. Hori bai, aurreko igandeko datuarekin alderatuz gero, 50 kasu gehiago atzeman dira oraingo honetan.

Atzo 6.008 proba diagnostiko egin zituzten eta 306k izan zuten emaitza positiboa ( % 5,1), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan zabaldutako datuen arabera. Positibotasun tasa % 5,1ekoa izan zen aurreko egunean, beraz, berdin eusten dio transmisioak.

Lurraldeka, 47 kasu berri atzeman ziren Araban, 165 Bizkaian, 93 Gipuzkoan eta 1 beste autonomia-erkidego batzuetako edo beste jatorri batzuetako pertsonen artean.

Albiste positiboa ospitaleetatik dator. Izan ere, beheraka doa gaixo kopurua. Atzo 27 pertsona ospitaleratu zituzten (aurreko egunean 33) eta une honetan 99 pertsona daude ZIUn covida dela eta, bezperan baino bi gutxiago. Deigarria da ZIUn dauden kopurua apirilaren 5etik izan den baxuena dela.

Ro indizeari, 14 egunetan metatutako intzidentzia datua eta udalerriei buruzko informazioa ez da astelehenera arte eguneratuko.

57ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan, baina positibotasuna % 4,7ra igo da

Atzoko igoera txikiaren ondotik (81 kasu), berriro aste hasierako datuetara jaitsi da covid-19 kasu berrien kopurua Nafarroan: 57 kutsatze zenbatu ziren atzo, larunbata, duela astebeteko datuekin alderatuta, 13 kasu gehiago.

Foru Gobernuak emandako behin behineko datuen arabera, koronabirusa atzemateko 1.211 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibotasun tasa % 4,7an kokatu zen, bezperan baino ia puntu bat gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak