Publizitatea
Itxi

2021/05/30

22:04

Gizartea

Ezbehar larria Nafarroan

Otsondo mendatean txirrindulari bat hil duen auto gidaria atxilotu dute

EITB Media

Atxilotua Urdazubiko 44 urteko bizilagun bat da. Alkoholemia proban positibo eman du. Foruzaingoak hiru delitu leporatu dizkio, eta Iruñera eraman du.

  • Atxilotuaren ibilgailua.

    Atxilotuaren ibilgailua. Argazkia: Foruzaingoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txirrindulari bat hil da gaur Otsondo mendatean ibilgailu batek harrapatuta, Arizkun eta Urdazubi artean (Baztan). Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripuan inplikatutako ibilgailuaren gidariak ihes egin du, baina hiru ordu geroago atxilotu dute.

Atxilotua Urdazubiko 44 urteko bizilagun bat da. Alkoholemia proban positibo eman du. Foruzaingoak Iruñera eraman du, hiru delitu leporatuta: homizidio arduragabea, sorospen-eginbeharra ez betetzea eta bide-segurtasunaren aurkako delitua.

Ezbeharra 16:13ean jazo da, N-121-B errepideko 68. kilometroan. Iruñeko eta Elizondoko foruzainak bertaratu dira istripua gertatu den tokira, baita gertatutakoa ikertzen ari den atestatuetako lantaldea ere.

Atxilotu baino lehen, Foruzaingoak laguntza eskatu du Twitter sarean duen kontuan, gidaria identifikatzeko. "Audi edo antzeko markako auto ilun" baten atzetik zebiltzan, "aurreko kristala apurtuta duena eta albo batean kolpe bat".

Foruzaingoak esan duenez, autoa "ezkutatuta" topatu dute, eta biktimaren bizikleta, berriz, kolpea izan den lekutik 10 metrora, zuhaitz batetik zintzilik, kolpearen ondorioz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;