Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Sopela eremu gorritik irten da eta Agurain sartu

Ortuellan, berriz, egoerak okerrera egin du eta laranjara igaro da. Urretxu, bestalde, eremu berdean sartu da, eta Orio bertatik irten da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabak (136 kasu 100.000 biztanleko), eremu horiari eutsi dio, Amurriok, Gasteizek eta Laudiok bezala. Baina Agurainen egoerak okerrera egin du eta gorri jarri da semaforoa.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 225 kasu). Sopela gune gorritik irten ostean, bi udalerrik jarraitzen dute bertan: Trapagaranek eta Zallak.

Laranjan, berriz, Santurtzi eta Sestao daude, eta sartu berri diren Sopela eta Ortuella.

Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Zornotza. Galdakao gehitu zaio zerrendari azken orduetan, datuek hobera egin eta gero.

Lekeitiok eta Markina-Xemeinek kolore berdeari eutsi diote, eta Elorrio ere batu zaie zerrendara.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (206 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak, Legazpik eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu.

Azpeitia da laranjaz margotuta ageri den Gipuzkoako herri bakarra.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude. Datuek okerrera egin dute Orion, eta berdetik horira igaro da semaforoa.

Mutrikuk eta Lazkaok berde jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera Urretxu ere berde dago.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera