Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Oiartzunen gorri jarri da semaforoa
Pasaian ere egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da, eta Lazkaok ere ez dio berdeari eutsi. Bizkaian, berriz, Sopelak eremu laranja uztea lortu du.
A. S. | EITB MEDIA
Arabak (143 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainek, berriz, ez du gorritik irtetea lortu.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (100.000 biztanleko 226 kasu). Bi udalerrik jarraitzen dute gorri; Trapagaranek eta Zallak.
Laranjan, berriz, Arrigorriaga, Galdakao, Santurtzi eta Sestao daude.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Lekeitio gehitu zaio zerrendari azken orduetan, datuek okerrera egin eta gero. Gainera, Sopelak laranja atzean uztea lortu du, eta hori jarri da semaforoa bertan.
Elorriok eta Markina-Xemeinek berdeari eutsi diote.
Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (211 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu. Azken orduetan beste udalerri bat gehitu zaie: Oiartzun.
Azpeitia eta Legazpi daude laranjaz margotuta, eta, gaurtik aurrera, baita Pasaia ere.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.
Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.