Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Onik aurkitu dute Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona

Astelehen iluntzean paseotik itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten. Hiru egun aritu dira gizonaren bila.

Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona onik agertu da. Irudia: Cruz Roja Bizkaia
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona onik agertu da.
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona onik agertu da. Irudia: Cruz Roja Bizkaia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenetik Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona egoera onean aurkitu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizona sasi batzuetan erorita zegoen, mugitu ezinik.

Familiak astelehenean eman zuen desagerpenaren berri; izan ere, arratsaldean paseo bat ematera irten zen, baina iluntzean itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten.

Hiru eguneko bilaketaren ostean, ostegun honetako 12:00ak pasata, herritar batek Jose aurkitu du, sasi batzuetan erorita, Markina-Xemein inguruan.

Ertzaintzaren hainbat unitate, Gurutze Gorria eta DYA aritu dira bilaketa lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Markina-Xemein Pertsona edadetuak Lea-Artibai gaur