Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Trapagaran eta Zalla gorritik atera ostean, Bizkaian ez dago herririk eremu horretan

Hala ere, Elorriok eta Markina-Xemeinek ez diote eremu berdeari eutsi, eta udalerri hori dira gaurtik aurrera. Legazpin egoerak hobera egin du, eta, laranjatik horira igaro da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabak (149 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainen, aldiz, gorri dago semaforoa.

Bizkaiak ere horiari eutsi dio (100.000 biztanleko 226 kasu), eta ez dago udalerririk eremu latzenean, hau da, gorrian.

Laranjan, berriz, Arrigorriaga, Galdakao, Santurtzi eta Sestao daude. Azken orduetan, gainera, Trapagaran eta Zalla gehitu zaizkie.

Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sopela eta Zornotza. 

Ez dago udalerririk kolore berdean.

Gipuzkoa ere eremu horian dago (211 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak, Tolosak eta Oiartzunek ez dute eremu gorritik irtetea lortu.

Azpeitia eta Pasaia daude laranjaz margotuta.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude.

Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera