Gizartea -

KORONABIRUSA

80 gaixo daude EAEko ZIUetan, martxo amaierako okupazio mailara jaitsita

Kutsatzeek ere nabarmen egin dute behera: 205 kasu zenbatu dira, bezperan baino 82 gutxiago.

Osasun langileak, ZIUan, gaixo bat artatzen. Argazkia: EFE
Osasun langileak, ZIUan, gaixo bat artatzen
Osasun langileak, ZIUan, gaixo bat artatzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren transmisioaren inguruko datuek nabarmen egin dute behera EAEn. Larunbatean, 205 kasu berri atzeman dituzte, bezperan baino 82 gutxiago, aurreko bi egunetako (287, larunbatean; eta, 325, ostiralean) kutsatze erritmoa geldiaraziz.

Zainketa Intentsiboetako Unitateen okupazioa martxo amaierako mailara jaitsi da larunbat honetan, 80 gaixorekin. Gainera, 13 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak jota.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, larunbatean 6.220 proba diagnostiko egin dituzte (8.105 izan ziren bezperan), eta 205 positibo berri atzeman, aurreko egunean baino 82 gutxiago. Hala, positiboen tasak behera egin du, % 3,5etik % 3,3ra.

Positibo berrietatik, 29 Araban atzeman dituzte, 72 Gipuzkoan eta 105 Bizkaian, Osasun Sailaren datuen arabera.

Nafarroa

Foru Erkidegoaren ere positiboa izan da eguneko balantzea, 38 kutsatze berrirekin, 2020ko udatik estreinakoz.

Atzo 1.078 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %3,5 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasak behera egin du (% 4,1ean zegoen).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak