Gizartea -

Koronabirusa

Erkidegoek erabakiko dituzte tabernei eta diskotekei ezarriko zaizkien neurriak

Osasun Ministerioak atzera egin du, eta erkidego bakoitzak erabakiko du zein neurri ezarri behar zaizkien ostalaritzari eta gaueko aisialdiari deseskalatze fasean.

Taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Taberna baten barrualdea.
Moncloak atzera egin, eta erkidegoen esku utzi ditu ostalaritza eta gaueko aisia

1:26

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak atzera egin du eta proposamen berri bat helarazi die erkidegoei ostalaritzari eta gaueko aisialdiari ezarri beharreko neurrien harira. Oraingoan, baina, gomendioak direla zehaztu du eta, beraz, gobernu autonomikoen esku utzi du lurralde bakoitzean hartu beharreko neurriak erabakitzeko ahalmena.

Dokumentu berria aho batez onartu dute arratsalde honetan egin dute Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluaren bileran. Eusko Jaurlaritzak, baina, ez du batzarrean parte hartu, pandemiaren kudeaketarako irizpide eta neurri propioak biltzen Bizi Berri 3 plana indarrean dagoela azpimarratuta.

Duela astebete, ostalaritzari eta gaueko aisialdiari ezarri beharreko neurriak adostu zituzten Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluan. Alabaina, orduan ez zen aho bateko erabakirik izan eta hainbat erkidego Osasun Ministerioaren aurka agertu ziren, tartean Euskal Autonomia Erkidegoa, dokumentu hartan bildutako irizpideak derrigorrez bete behar zirela agindu zuelako.

Orain, Osasun Ministerioak atzera egin du eta dokumentu berrian ez dira aipatzen tabernei eta jatetxeei zuzendutako neurri murriztaileak zeintzuk diren, eta gaueko aisialdiari eta jende asko pilatzen den ekitaldiei buruzko irizpideak gomendioak dira, eta ez aginduak.

Aurreko aginduaren arabera, koronabirusaren intzidentzia-tasa baxua den lurraldeetan, tabernak eta jatetxeak 01:00ak arte irekitzea ahalbidetzen zen; eta gaueko aisialdiaren kasuan, itxiera ordutegia 02:00etan ezarri zuten.  

Bestalde, Carolina Darias Osasun ministroak esan du ahalik eta azkarren argitaratuko dutela agiri berria Estatuko Buletin Ofizialean. "Bihar bertan izatea saiatuko gara", erantsi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Jatetxeak Aisia Tabernak Txertoak Koronabirusa