Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Jaenen, bikotekidea autorekin harrapatu eta hiltzeagatik

Atxilotuak berak eman zuen harrapaketaren berri, eta Guardia Zibila autopsiaren zain dago, gertatutakoa argituko duelakoan.

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizon bat atxilotu dute Marmolejon (Jaen), bikotekidea —36 urteko emakume huelvarra— autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik.

Gertaera landa errepide batean jazo da, 03:30 aldera, gizonak autoarekin harrapatutako emakume batentzat anbulantzia eskatu aurretik. Osasun zerbitzuak bertan topatu dute 36 urteko biktimaren gorpua.

Atxilotua Marmolejokoa da eta Guardia Zibilak bertan atxilotu du, autopsiak gertatutakoa argitu bitartean.

Un hombre de 35 años ha sido detenido en Marmolejo (Jaén) por el atropellar y matar a su pareja, una mujer de 36 años, después de que él mismo alertase del accidente.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa