Gizartea -

Koroabirusaren delta aldaera

Zergatik nagusitu da delta aldaera txertaketa indize handia duten herrialdeetan?

Pfizer eta AstraZeneca txertoek, nahiz eta eraginkortasuna partzialki galdu, delta aldaeraren infekzioaren aurka balio izaten jarraitzen dute, baina soilik txertaketa-zikloa amaitzen denean.

Osasun langile bat PCR bat egiten gizon bati. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat PCR bat egiten gizon bati. Argazkia:
Osasun langile bat PCR bat egiten gizon bati. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 eragiten duen delta aldaera orain arteko kutsagarriena da, aurreko aldaerak baino gehiago, eta bereziki britainiarra baino gehiago. Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren arabera, delta aldaera Wuhango aldaera originala baino % 60 azkarrago transmititzen da, eta horregatik "adi egon behar gara".

Zientzialariek ez dakite zergatik delta aldaera hori transmitigarriagoa den, baina Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ohartarazi duenez, birusak osasun prebentziorako neurrien laxotasuna aprobetxatu dezake hedatzeko.

Txertaketa-kanpainan aurreratuago dauden herrialdeak, Erresuma Batua edo Israel, esaterako, azken asteotan kasu positiboek eta ospitaleratzeek gora egin dutela ikusten ari dira, eta horrek neurriak hartzera eta erlaxazio-maila gelditzera behartu ditu.

Delta 92 herrialdetan zabaldu da dagoeneko, eta Espainian sekuentziatutako kasuen % 10, Italiakoak % 7,5, Alemaniakoak % 4,0 eta Frantziakoak % 1,2 dira, Gisaid nazioarteko zaintza genomikoko partzuergoaren webgunearen arabera. Herrialde horietan guztietan, delta aldaera nagusi bihurtzeko bidean da, Erresuma Batuko dinamika berari jarraituz, non hilabete pasatxo behar izan baita kasuen % 10 baino gutxiago izatetik % 90 baino gehiago izatera pasatzeko.

Jendea ilara egiten London Eyera igotzeko, Londresen. Foto: EFE.

Hala ere, birusak ugaltzeko eta bere buruaren kopia asko egiteko gaitasuna duen arren, adituek uste dute txertoek eraginkorrak izaten jarraitzen dutela aldaera horren aurka, gutxienez kasu larrienak murrizteko. Zentzu horretan, Basarasek azaldu du txertoek % 95 inguru babesten dutela gaixotasun larri bat garatzetik.

Hala, Pfizer eta AstraZenecaren txertoek, nahiz eta eraginkortasuna partzialki galdu, delta aldaeraren infekzioaren aurkako baliozkoak eta eraginkorrak izaten jarraitzen dute, baina soilik txertaketa-zikloa amaitzen denean.

Oraingoz, Euskadin txertaketa-maila ez da nahikoa aldaera oso kutsakor bati aurre egiteko; izan ere, herritar guztien % 30ek eta 16 urtetik gorakoen % 42k baino ez dute jaso covid-19aren aurkako txertoaren jarraibide osoa.

 

Horregatik da garrantzitsua txertaketa kanpainarekin aurrera jarraitzea: "Bi dosirekin txertatuta egoteak segurtasun bat ematen dizu, baina babes hori ez da beti ehuneko ehunekoa, eta adi egon behar da kutsatzeak saihesteko", gaineratu du.

Ildo horretan, osasun neurriak transmisioa geldiarazteko eraginkorrak direla esan du. "Babes neurriak ondo betetzen ez badira, transmisioak gora egin dezake", azaldu du.

"Badakigu zeintzuk diren neurriak eta erabiltzen jarraitu behar dugu, txertoa hartzeak ez baitu esan nahi kutsatu ezin garenik", gaineratu du Basarasek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EHU Erresuma Batua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Israel India Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea