Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia igande honetarako Ebro ibarrean muturreko tenperatura altuengatik

Konkretuki, abisua 15:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da. Nafarroan, termometroek gora egingo dute nabarmen.

Termometro bat. Artxiboko argazkia: EFE
Termometro bat. Artxiboko argazkia: EFE
Termometro bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia jarriko du indarrean igande honetan, Ebro ibarrean, muturreko tenperatura altuengatik; izan ere, 37 graduak harrapatu ditzakete termometroek.

Konkretuki, abisua 15:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da.

Euskalmeten arabera, Gasteizen tenperaturak gehiago igoko dira Bilbon eta Donostian baino, 34 gradura arte, hain zuzen. Bitartean, tenperatura baxuena 10 gradukoa izango da.

Bilbon 16 eta 27 gradu artean izango dira termometroak, eta Donostian 15 eta 26 gradu artean.

Giro eguzkitsua izango da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Kostaldean hodei itsatsiak izango dira. Arratsaldean, haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta hodeiak areagotuko dira. Gauean zerua estalita egongo da.

Nafarroan, larunbat honetan tenperatuta altuenek aldaketa esanguratsurik ez dute izango, baina goizaldean minimoek gora egin ondoren, eta igandean termometroek nabarmen gora egitea espero da.

AEMETen arabera, erdialdean eta Erriberan 38 gradu harrapatuko dituzte, eta 35 Pirinioetan. AEMETek alerta horia ezarri du Foru Erkidegoan iganderako.

Lizarran gaur 15 graduko minimoa eta 30eko maximoa izango dute, Iruñean 13 eta 29 graduren bueltan ibiliko dira termometroak, Erronkarin 12 eta 30 artean eta Tuteran 18-33.

Nafarroan ostarteak edo zerua garbi egongo dela diote iragarpenek; hori bai, eguneko lehen erdian behe-hodeiak izango dira ipar-mendebaldean. Haizeak ahul joko du iparraldetik eta ipar-mendebaldetik.

Espainiako Estatuan, zortzi erkidegotako 21 probintzia tenperatura maximoengatik alertan egongo dira. Toki batzuetan termometroek 40 graduak gaindituko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Uda Bero-boladak Larrialdi klimatikoa