Publizitatea
Itxi

2021/07/19

20:45

Gizartea

Murrizketak

146 salaketa jarri dira Euskadin asteburuan covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 96 salaketa bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik izan dira, eta beste 36 musukoa ez erabiltzeagatik.

  • Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

    Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Argazkia: Ertzaintza.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 146 salaketa jarri dituzte Euskadin, ostiraletik igandera, Lehendakariaren uztailaren 15eko dekretua hausteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, guztira 96 zigor jarri dituzte bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik, hau da, hiru salaketatik bi. Beste zigor multzo handi bat musukoa ez erabiltzeagatik egindako arau-hausteei buruzkoa da, eta 36 salaketa jarri dituzte EAEn.

Lurraldeka, Ertzaintzak 36 salaketa jarri ditu Araban, 72 Bizkaian eta 38 Gipuzkoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;