Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Lehendakariak ez du baztertu epaitegietara jotzea etxeratzeko agindua eskatzeko

EITB Media

Ildo horretatik, 01:00a eta 06:00ak bitartean mugikortasuna mugatzeko eskatu die herritarrei, gaur egungo positibotasun-tasari aurre egiteko asmoz.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria, ostegun honetan. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria, ostegun honetan. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak ez du baztertzen epaitegietara jotzea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) etxeratzeko agindua ezartzeko baimena eskatzeko. Testuinguru horretan, 01:00a eta 06:00ak bitartean mugikortasuna mugatzeko eskatu die herritarrei. Hala jakinarazi du Urkulluk berak ostegun honetan egindako agerraldian, LABI instituzionalak murrizketa berriak adostu ostean, gaur egungo positibotasun-tasari aurre egiteko asmoz.

Neurri berriak larunbatean, uztailak 24, sartuko dira indarrean, edukiera-muga berriak izan ezik, horiek astelehenean, hilak 26, sartuko baitira indarrean. Hain zuzen ere, herritarrei egindako lau "eskaera berezi" gehitu zaizkio dekretuari. Bertan, "norberarekiko erantzukizunean oinarrituta, borondatezko autolimitazioa" eskatzen zaie herritarrei, 01:00a eta 06:00ak bitartean mugikortasuna mugatzea, taldeka gehienez ere sei pertsona bildu ahal izatae (bizikideak ez badira) eta autokonfinamendua covid-19arekin bateragarriak diren lehen sintomak izan bezain laster (baita osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea ere).

Urkulluk Pedro Sanchezi esandakoaren arabera, pandemiaren gaur egungo "egoera larriak erantzukizun-maila handiagoa eskatzen du", eta gogora ekarri du neurri murriztaileak hartu ahal izateko tresnak eskatu dizkiola Espainiako Gobernuari, "ez bakarrik Euskadirentzat, Estatu osoarentzat baizik", helburua "autonomia erkidegoetako transmisioa geldiaraztea" baita.

LABI instituzionalaren bileraren ostean hedabideen aurrean egindako agerraldian, Sanchezekin duen hartu-emanaren inguruan galdetu diote Urkulluri. Lehendakariak adierazi duenez, aste honetan bidalitako gutunari ez dio erantzun, eta horrek "ez du aldarte positiborik sortzen" bien arteko "dinamikan".

"Astelehenean bidali nuen idazkiari erantzunik ez emateaz gain, aurretik ere zuzendu izan natzaio, eta ez dut erantzunik jaso. Erantzuna jaso dudanean, autonomia erkidegoek nahikoa tresna baditugula edo Lurraldearteko Kontseilua existitzen dela esan dit", jakinarazi du Urkulluk.

Lehendakariak adierazi du ez zaizkiola gustatzen "neurri murriztaileak" ekar ditzaketen erabakiak hartzea, baina azpimarratu du "erantzukizunez" jokatu behar dela, "etengabe aldatzen ari den birus honen transmisioa eteteko edo errotik desagerrarazteko" neurriak hartuz.

"Hori da nire ardura, eta erantzukizun horrekin zuzentzen natzaio Espainiako Gobernuko presidenteari, interpelazio bat egiteko; ez bakarrik Euskadira begira, baizik eta Estatu osora ere", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena