Gizartea -

Koronabirusa

Positibo berriak 1.206ra jaitsi dira Euskadin, baina gaixoen kopuruak gora egin du ZIUetan

Positibotasun-tasa hiru hamarren igo da azken 24 orduetan, % 14,1eraino. Gainera, koronabirusa atzemateko 8.575 proba egin dituzte larunbat honetan, aurreko egunean baino 3.313 proba gutxiago (11.888 proba egin zituzten bezperan).

Osasun arloko langile bat, koronabirusaren aurkako txertoa prestatzen. Artxioko argazkia: EFE
Osasun arloko langile bat, koronabirusaren aurkako txertoa prestatzen. Artxioko argazkia: EFE
Osasun arloko langile bat, koronabirusaren aurkako txertoa prestatzen. Artxioko argazkia: EFE

A. O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 1.206 covid-19 kasu berri zenbatu ditu larunbat honetan, bezperan baino 432 gutxiago. Alabaina, positibotasun-tasa zertxobait igo da azken orduetan, eta % 14,1ean kokatu da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera.

Bestalde, 34 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte azken orduetan, eta zainketa intentsiboetako unitateetan gaixoek gora egin dute; 55 izan arte, aurreko egunean baino hiru gehiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 635 kasu berri atzeman dituzte Bizkaian larunbat honetan (ostiralean baino 306 positibo gutxiago), beste 367 Gipuzkoan (aurreko egunean baino 84 gutxiago) eta 177 Araban (27 gutxiago). Horrez gain, Euskaditik kanpo bizi diren 27 pertsona EAEn kutsatu dira (aurreko egunean 42 ziren).

Halaber, azken orduetan 34 pertsona ospitaleratu dituzte gela arruntetan covid-19ren eraginez, hau da, aurreko egunean baino 27 gutxiago, baina zainketa intentsiboetako unitateetan gaixoen kopuruak gora egiten jarraitzen du; 55 pertsonara iritsi arte (ostiralean baino hiru gaixo gehiago).

Hain zuzen ere, koronabirusa atzemateko 8.575 proba egin dituzte larunbat honetan, aurreko egunean baino 3.313 proba gutxiago (11.888 proba egin zituzten bezperan). , eta 1206 kutsatu berri izan dira. Horrela, azken orduotan egindako probekin alderatuta, positibotasun-tasa % 13,8tik % 14,1era igo da.

Testuinguru horretan, Segurtasun Sailak EAEko hainbat tokitan izandako botiloi, festa eta istiluen berri eman du gaur. Mutriku, Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun botiloiak egon dira goizaldean. Gainera, hiru pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoarengatik, Donostian, Villabonan eta Urretxun.

Bi pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren eraginez

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailaren behin behineko datuen arabera, 363 covid-19 positibo berri zenbatu dituzte larunbat honetan, bezperan baino 78 gutxiago.

Gainera, azken 24 orduetan 11 ospitaleratze izan dira, horietako lau ZIUn. Guztira, 84 pertsona daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn. Ildo horretatik, 63 eta 61 urteko bi emakume hil dira Nafarroan covid-19aren ondorioz, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Nafarroak azken bost egunetako joera hautsi eta 400 kasuetatik jaistea lortu du. Izan ere, 2.537 proba egin ondoren, positibotasuna % 14,3an kokatu da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea