Gizartea -

Erasoa

Zornotzako talde jipoiagatik atxilotutako lau adingabeentzako zentroetan sartu dituzte

Atzemandako beste adingabea aske utzi dute, baina karguak egotzita. Atxilotutako hiru adin nagusiak epailearen esku utziko dituzte datozen orduotan.

Dagoeneko zortzi pertsona atxilotu dituzte Zornotzako jipoiarekin zerikusia dutela-eta.
Dagoeneko zortzi pertsona atxilotu dituzte Zornotzako jipoiarekin zerikusia dutela-eta.
Zornotzako erasoari lotuta, 8 pertsona atxilotu dituzte momentuz

1:46

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) gazte bati emandako jipoi basatiaren harira atxilotutako bost adingabeetako lau adingabeentzako zentroetan sartu dituzte, eta bosgarrena aske geratu da, baina karguekin, EITB Mediak jakin duenez.

Bien bitartean, atxilotutako hiru adin nagusiak epaileren esku utziko dituzte datozen orduetan.

Zortzi atxilotutakoak, 15 eta 38 urte artekoak, Koala Anaiak izeneko talde gatazkatsu eta bortitz bateko kideak dira, eta aurrekari ugari dituzte Bizkaian antzeko beste hainbat eraso egiteagatik.

Guztira, hogei bat pertsonak hartu zuten parte erasoan, denek "modu aktiboan".

Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak Ertzaintza egiten ari den polizia-operazioari buruzko xehetasunak eman ditu gaur, eta, azaldu duenez, baliteke atxiloketa gehiago egitea. Halaber, azpimarratu du atxilotuei hainbat delitu egotzi diezaieketela, besteak beste, "hilketa saiakera".

Hala ere, lekukotzak eta ebidentzia gehiago jaso arte itxaron behar dela esan du, "dokumentuetan eta testigantzetan babes sendoagoa" izateko, bakoitzari egotz dakizkiokeen delituak argudiatu ahal izateko; izan ere, horren hitzetan, "ez du bideo batekin bakarrik balio" hori egiteko. "Erasotzaileen benetako borondatea zein zen ikusi beharko da, lesioa eragin nahi zuten edo haratago zihoan; hau da, gaztearen bizitza modu bortitzean akabatu nahi zuten ala ez", zehaztu du.

Erasoak gorroto-osagai bat izateko aukerari dagokionez, sailburuak esan du nahiago duela gai horren inguruan "espekulaziorik ez" egitea, iritzi publikoan gorroto-osagai horren ideia "ezkutatuta" egon daitekeelakoan.

Bien bitartean, biktimak oso larri jarraitzen du, Gurutzetako Ospitalean, aitak azaldu duenez.

Zerk eragiten du gazteen arteko neurrigabeko indarkeria?
Zerk eragiten du gazteen arteko neurrigabeko indarkeria?
Zerk eragiten du gazteen arteko neurrigabeko indarkeria?

1:18

Gertatutakoaren kontaketa 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, larunbatetik iganderako goizaldeko 03:30ean, Ertzaintzari jakinarazi zioten mutil bat zaurituta zegoela Zornotzako Jauregibarria parkean; antza denez, eraso baten biktima zen. 

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak eta anbulantzia bat bertaratu ziren. Gaztea konorterik gabe eta hainbat zauri-marka zituela ikusita, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. 

Iturri horien arabera, hogei bat gaztek osatutako talde batek "sekulako jipoia" eman zion biktimari. Modu antolatuan jokatuz, inguratu egin zuten "inolako babesik gabe" utzita eta gehiago zirela aprobetxatuta. Guztiek hartu zuten parte erasoan, "modu aktiboan", Ertzaintzaren hitzetan. 

Erasotzaileek objektu sendoak erabili zituzten, makilak eta botilak, besteak beste, biktima konorterik gabe lurrean botata utzi arte. Nolanahi ere, taldeak kolpeka jarraitu zuen, eta biktimari bere ondasunak ostu ondoren, ihes egin zuten. 

Ondorengo orduetan jakin zen erasotzaileek gertakaria grabatu zutela eta sare sozialen bidez erasoaren irudiak zabaltzen ari zirela. 

Ertzaintzak baieztatu duenez, erasoan parte hartu zuten pertsona berberek gau hartan beste eraso eta lapurreta batzuetan parte hartu zuten. Gutxienez beste lau gaztek jasan zituzten horien erasoak eta lapurretak. 

Hainbat lagun batu dira Lemoako udaletxeko plazan, herrikideak jasandako erasoa salatzeko
Hainbat lagun batu dira Lemoako udaletxeko plazan, herrikideak jasandako erasoa salatzeko
Hainbat lagun batu dira Lemoako udaletxeko plazan, herrikideak jasandako erasoa salatzeko

0:51

Antzeko talde bat atxilotu zuten Gorlizen, maiatzean 

Iragan maiatzean, Ertzaintzak beste talde bateko zortzi kide atxilotu zituen, Gorlizko pinudian adingabe bati egindako antzeko eraso baten harira. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten. 

Talde horrek ere borrokak sortu eta biktimei bortizkeria handiz erasotzen zien. Gainera, erasoen bideoak sare sozialetan zabaltzen zituen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Durangaldea albisteak