Gizartea -

Koronabirusa

Hildako bat eta 100 kutsatu Nafarroako egoitzetan, eta 39 gehiago Gipuzkoan

Abuztuaren 9an baino 23 positibo gehiago daude adinekoen artean, Foru Erkidegoko zentroetan.

Lizarrako (Nafarroa) San Jeronimo egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratko irudia.
Lizarrako (Nafarroa) San Jeronimo egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratko irudia.
Lizarrako (Nafarroa) San Jeronimo egoitza. EiTB Mediako bideo batetik ateratko irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan adineko bat hil da Nafarroako egoitzetan covid-19ak jota, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Gainera, 100 kasu daude adinekoen sei zentrotan, eta bi gehiago desgaitasunen bat duten pertsonen artean. Era berean, azken PCR probek positibo berri bat baieztatu dute Irungo (Gipuzkoa) Ama Xantalen zentroan. Honenbestez, 39 kasu daude Gipuzkoako bost egoitzatan.

Nafarroako Eskubide Sozialen Departamentuak zehaztu duenez, abuztuaren 9an baino 23 positibo gehiago daude adinekoen artean, Foru Erkidegoko zentroetan.

Azken orduetan, heriotza berri bat izan da adinekoen artean. Dagoeneko Nafarroan bost adineko hil ditu pandemiaren bosgarren olatuak.

100 kutsatuetatik 80 gaixotasuna egoitzan bertan igarotzen ari dira (18k ez dute sintomarik, 62k bai), 13 bitarteko baliabideetan daude, sei ospitalean eta bat bere etxean.

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, Eibarko eta Ordiziako covid-19 erreferentzia zentroetan 25 adineko dituzte lurraldean.

Irungo Ama Xantalen egoitzak 13 positibo ditu eta Villabonako Santiago zentroak zortzi, Zizurkilgo Fraisorok bezalaxe. Oiartzungo Petra Lekuonan bederatzi kasu baieztatu dituzte. Azkenik, Donostiako Alai Etxen koronabirus kasu bakarra dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Osasunbidea Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Adinekoak