Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatzeak murriztu egin dira Euskadin, baita positibotasun-tasa ere

Ospitaleratzeek ere behera egin dute: ostiralean 36 pertsona ospitaleratu zituzten, ostegunean baino 11 gutxiago; eta gaixo bat gutxiago dago ZIUetan.

Jendea kalean musukoa jantzita. Argazkia: EFE.
Jendea kalean musukoa jantzita. Argazkia: EFE.
Jendea kalean musukoa jantzita. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, koronabirusarekin kutsatutako 756 pertsona atzeman zituzten Euskadin, bezperan baino nabarmen kasu gutxiago. Positibotasun-tasa ere apur bat jaitsi da, % 11,7ra arte.

Atzoko pandemiaren bilakaeraren datuak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta, emandako datuen arabera, egun horretan 6.468 proba egin zituzten, aurreko egunean baino mila bat gutxiago; ostegunean atzemandako positiboak 891 izan ziren.

Positibotasuna % 12,1etik % 11,7ra jaitsi da, aste osoko joerari eutsiz. ZIUn dauden gaixoei dagokienez, 61era jaitsi dira, ostegunean baino bat gutxiago.

Ostiralean, koronabirusa zuten 36 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, bezperan baino 11 gutxiago.

Datorren astelehenera arte Osasun Sailak ez ditu beste datu epidemiologiko batzuk eguneratuko, hala nola 14 egunetan metatutako intzidentzia; ostegun honetan, 100.000 biztanleko 584,1 kasutan zegoen.

Bilbo, covid-19ak hildako gehien utzi dituen euskal hiriburua

Covid-19arekin Euskadin hildako 4.491 pertsonetatik 1.011 Bilbokoak izan dira, Osakidetzak emandako datuen arabera.

Gainerako hiriburuei dagokienez, Gasteizen 628 hildako izan dira iazko otsailean pandemia hasi zenetik; Donostian, berriz, 396.

EAEko hiru hiriburuekin batera, Barakaldon (204), Getxon (136), Basaurin (108), Eibarren (82), Irunen (73) eta Sestaon (72) daude hildako gehien.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak