Gizartea -

Koronabirusa

Antigeno testak egiteko gune bat ireki dute Hendaian

Osasun ziurtagiria orokortu denetik, farmaziek proba ugari egiten dituzte eta gainezka daude. Botiken lan-karga gutxitzea du helburu azpiegiturak. Abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik.

Osasun langile bat gizon bat proba egiten, Ipar Euskal Herrian. Argazkia: EITB MEDIA
Osasun langile bat gizon bat proba egiten, Ipar Euskal Herrian.
Osasun langile bat gizon bat proba egiten, Ipar Euskal Herrian. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian, Hendaian, baheketa egiteko gune bat ireki berri dute. Antigeno testak egingo dituzte hondartzako paseoan, kasinoaren ondoan. Izan ere, osasun ziurtagiria orokortu denetik, proben eskariak gora egin du eta farmaziak lanez lepo dabiltza. Hendaiako gune horrek botiken lan-karga gutxitzea du helburu.

Herriko ostalari, merkatari eta turismo eragileek proposatuta zabaldu dute, Sealab laborategiaren laguntzarekin. Cecilia Vertiz Hendaiako Turismo bulegoko langileak azaldu duenez, "asteartetik ostiralera egingo dira antigeno testak, hitzordurik gabe, eskatzen duen ororentzat".

Hilabete amaierara arte, zehazki abuztuaren 27ra arte, egongo da zabalik honako ordutegiarekin: 14:00etatik 17:00etara.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Hendaia argazkiak Gaixotasunak albisteak Euskal Kostaldea Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Covid pasaportearen berriak Farmazien albisteak