Gizartea -
Indarkeria matxista
Ziburun emakume bati eraso egiteagatik atxilotutako gizona kartzelara bidali dute
Biktimak, 40 urtekoa, larriki zaurituta jarraitzen du ospitalean. Hala ere, medikuek diote arriskutik kanpo dagoela.
EITB Media
Gizon batek emakume bati labana batekin eraso zion Ziburun (Lapurdi) joan den ostiralean. Biktimak hamar labankada inguru jaso zituen, eta erasotzaileak ihes egin zuen. Polizia iturriek baieztatu dutenez, bi pertsona horien artean ez dago "inolako harremanik".
Frantziako Poliziak erasotzailea atxilotzea lortu zuen, eta Baionako epaitegian deklaratu du. Epaileak espetxeratu egin du, hilketa saiakera egotzita.
Biktima larri zaurituta dago, baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea