Itxi

2021/08/26

12:43

Gizartea

Koronabirusa

LABIk neurriak mantenduko ditu, pandemiaren beheranzko joerak ez duelako "isla argirik" ospitaleetan

Berezi Fernandez | EITB

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Osakidetzak SMS bat bidaliko diela 12 eta 24 bitarteko gazteei, txertoa hartzeko hitzordua eskatu dezaten. LABI teknikoa abuztuaren 30ean egingo dute.

0:35
Gotzone Sagardui
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gotzone Sagarduik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, iragarri du indarrean dauden covid-19aren kontrako neurriak mantenduko direla, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoak hala ebatzita. Prentsaurrekoan azaldu duenez, pandemiaren beheranzko joerak ez du "isla argirik" ospitaleetako okupazioan. Bestalde, iragarri du Osakidetzak SMS bat bidaliko diela txertoa hartu ez duten 12 eta 24 urte bitarteko gazteei.

Sailburuak aditzera eman duenaren arabera, izurritearen azken olatuak goia jo zuenetik (uztailak 14), covid-19aren intzidentziaren joera beheranzkoa da eta aldaketa "esanguratsuak" eman dira pandemiaren "jarraipen adierazle gehienetan". Hala ere, azpimarratu du gazteen portzentaje batek ez duela txertorik hartu eta Osasun Sailak "ahalegin berezia" egingo duela gazteria txertatu dadin. Horregatik, dosirik hartu ez duten gazteek Osakidetzaren SMS bat jasoko dute gaurtik aurrera.

Pandemiaren adierazle nagusien errepasoa egin du Sagarduik, honakoa azpimarratuz: Euskal Autonomia Erkidegoa gune gorritik atera da gaur, estreinakoz, uztailaren 14tik. Alabaina, azpimarratu du oraindik "ziurgabetasun" egoera batean gaudela eta herritarrek ezarritako protokoloarekin aurrera jarraitu beharko dutela.

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Osasun Sailak jarritako hiru helburu nagusiak aipatu ditu: pandemiaren datuen hobekuntza bermatzea, txertaketa erritmoa mantentzea eta birusaren aldaeren zirkulazioa kontrolatzea.

Orain arteko neurriak mantenduko diren arren, Sagarduik aurreratu du irailean (ikasturtearen hasierarekin batera) egoera aldatu daitekeela. Azkenik, iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak abuztuaren 30erako deitu duela LABI instituzionala.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;