Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekidea aurpegian bortizki kolpatu ostean

Zehazki, sexu-erasoa, lesioak, mehatxuak eta hertsapenak egotzi dizkiote. Asteazken honetan atxilotua Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku jarriko dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, genero indarkeria egotzita. Erasotzaileak kolpe ugari eman zizkion bikotekideari aurpegian, oso modu basatian.

Igandean Arabako hiriburuko etxebizitza batean gertatu zen erasoa. Egileak hainbat aldiz jo zuen bikotekidea aurpegian, bortizki, eta labana batekin mehatxu egin zion.

Ezbeharra gertatu eta hurrengo egunean, osasun-langileek biktima artatu behar izan zuten, kolpe ugari baitzituen. Egun horretan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea, genero-indarkeriako delitu bat egotzita.

Zehazki, sexu-erasoa, lesioak, mehatxuak eta hertsapenak egotzi dizkiote. Asteazken honetan atxilotua Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku jarriko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur