Itxi

2021/09/23

17:03

Gizartea

Koronabirusa

Agintarien mezu baikorrak zuzenduta, pandemian segitzen dugula ohartarazi dute adituek

EITB MEDIA

Miren Basarasek, Ana Galarragak eta Felix Zubiak azpimarratu dute pandemia globala dela eta, beraz, ez dela nahikoa erkidego edo herrialde batean bakarrik hobera egitea. Zuhurtziaz jokatzeko deia egin dute.

1:20
Felix Zubia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azken asteetan covid-19aren eraginak behera egin du Euskal Herrian. Hala erakusten datuek eta agintari politikoak mezu positiboak zabaltzen hasi dira. Atzo, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen urrian neurri murriztaileak gehiago arintzea espero duela, eta gaur, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak ziurtatu du "pandemiaren amaiera oso hurbil" dagoela.

Alabaina, adituek zuhurtzia eskatu dute eta gizartean mezu baikorregiak zabaltzea arriskutsua izan daitekeela ohartarazi dute.

Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakasleak ziurtatu du une honetan inork ezin dezakeela esan "pandemia leku konkretu batean guztiz kontrolatuta" dagoela. Ildo horretan, covid-19aren ondorioz jende asko hiltzen ari dela gogorat du: "Joan den astean, eguneko bataz beste hiru pertsona hil egin ziren. Datu krudelak dira".

Ana Galarraga zientzia-komunikatzailea ere kezkatuta agertu da agintarien "mezu baikorregiekin" eta gogoratu du Euskal Herrian egoerak hobera egitea ez dela nahikoa, "pandemia globala" delako.

Felix Zubia Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako buruaren ustez ere gobernuak "azkarregi joaten ari dira". Hurrengo asteetan neurriak mantenduko lituzkeela adierazi du, "egoera hau egonkortu dadin".

Txertaketa kanpainari dagokionez, zenbait kolektibotan txertaketa maila altua ez dela iritzi diote, adibidez adin txikikoen artean. "12 urtetik beherakoak txertatu gabe daude. Kutsatuta egon arren, agian ez daude larri, baina birusaren transmisoreak dira", nabarmendu du Basarasek.

Gauzak horrela, eta bide onetik goazela onartu arren, zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia egin dute adituek, pandemian jarraitzen dugulako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;