Gizartea -

Indarkeria matxista

21 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Gertakariak iragan larunbatean jazo ziren Betoñoko ateko etxebizitza batean. Udaltzainek emakumea topatu zuten, lepoan zauri arinak zituela.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizon gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, gertakariak iragan larunbatean jazo ziren Betoñoko ateko etxebizitza batean. Udaltzainek emakumea aurkitu zuten, lepoan zauri arinak zituela.

Bikotekidearekin eztabaida izan zuela azaldu zien emakumeak, eta udaltzainek, lekukoekin eta ustezko erasotzailearekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa