Itxi

2021/10/21

09:08

Gizartea

ZALDIBARKO ZABORTEGIA

Verter Recycling enpresak likidazio fasea abiarazi du

EITB MEDIA

Zaldibarko zabortegia kudeatu zuen enpresak aho batez hartu du sozietate gisa desegiteko erabakia. Likidazio fasean dagoela ageri da Bizkaiko Merkataritza Erregistroan.

  • Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak

    Verter Recyclingek kudeatzen zuen Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak. Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zaldibarko zabortegia kudeatu zuen Verter Recycling enpresak merkataritza-sozietatea likidatzeko eta desegiteko prozesua hasi du, Euskadi Irratiak baieztatu duenez.

Enpresaren batzar orokorrak aho batez hartu du likidazio fasea abiarazteko erabakia, konpainiako iturrien esanetan.

Likidazio fase horretan, enpresak ordaindu gabe dituen fakturei aurre egin beharko die, baina ikusteko dago egingo duen ala ez. Eusko Jaurlaritzak 28,3 milioi euro erreklamatzen dizkio Verter Recycling enpresari Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanengatik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 3,3 milioi euro eskatu dizkio luiziak AP-8an eragindako kalteak konpontzeko lanen kostuari aurre egiteko.

Irailaren hasieran, Zaldibarko zabortegiko hiru arduradunak (Jose Ignacio Barinaga enpresako nagusia, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxeberria zabortegiko segurtasunaren arduraduna) eta biktimen familiak akordioa lortu zuten. Hiru akusatuek sei hilabeteko kartzela zigorra onartu zuten Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik eta langileen segurtasunaren kontrako delituengatik. Bi aldeek kartzela zigorra ez betetzea adostu zuten, baita familiei ordaindu beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa ere.

Bestalde, hiru akusatuek beste prozesu judizial bati aurre egin beharko diote orain, ingurumenari kalteak eragiteagatik.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Verter Recycling enpresaren likidazioaz mintzatu da Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Horren esanetan, enpresak Eusko Jaurlaritzarekin baino gizarte osoarekin dauka zorra "diru asko behar izan delako zabortegia egonkortu eta ixteko". Dena dela, argi utzi du zorrak zor direla eta ordaindu egin beharko direla. Prozesu horretan epaileek ere zeresana izango dutela gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;