Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Laudion bikotekideari edalontzi batekin eraso egiteagatik

Ustezko erasotzailea epailearen esku geratu da azken orduetan. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean Laudion (Araba) bikotekideari kristalezko edalontzi batekin eraso egiteagatik, Segurtasun Sailak Euskadi Irratiari baieztatu dioenez. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta.

Iturrion arabera, ustezko erasotzailea epailearen esku geratu da azken orduetan.

Eraso matxista igandeko 04:00ak aldera jazo zen, Zubiko Kuajo kalean. Gizonezkoak kristalezko edalontzi batekin kolpatu zuen emakumezkoa, buruan.

Larrialdietako zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ondoren, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten zauriak artatzeko.

Laudioko Mugimendu Feministak erasoa salatu du eta "babes osoa" adierazi dio emakumeari. Twittereko euren kontuan nabarmendu dutenez, "horrelako erasoek ez dute gure herrian tokirik, ez Laudion ez inon. Sistema heteropatriarkalaren beste adibide garbi bat da hau, eta beraz, behin ere autodefentsa feministaren aldarria zabaltzeko beharra adierazi nahi dugu".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Araba Laudioko bideoak Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Gaurko titularrak Albisteak Matxismoa