Gizartea -

Ardinesen hilketa

"Herri epaimahai batek ebatziko du auzia; nahiago dute errugabe bat kartzelan, errudun bat kalean baino"

Roman Garcia "La Nueva España" Asturiasko egunkariko kazetariak esan du epaiketak "ikusmin handia" sortu duela, batez ere, hildako IUko zinegotziaren familiak "aurrez aurre" izango dituelako akusatuak.

Ardinesen etxea, zigilatuta, hilketa jazo eta gero. Artxiboko argazkia: EFE
Ardinesen etxea, zigilatuta, hilketa jazo eta gero.
Ardinesen etxea, zigilatuta, hilketa jazo eta gero. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roman Garcia La Nueva España Asturiasko egunkariko kazetariak nabarmendu duenez, Javier Ardinesen hilketaren auzia herri epaimahai batek ebatziko du, eta horrek epaian eragina izango duela uste du; izan ere, Garciaren hitzetan, herri epaimahaiek "nahiago dute errugabe bat kartzelan, errudun bat kalean baino", eta beraz, "ez dirudi akusatuen errugabetasuna sinistuko dutenik". 

Epaiketak "ikusmin handia" sortu duela azpimarratu du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, batez ere Ardinesen familiari dagokionez. "Orain arte, eta normala ere bada, bigarren plano batean egon dira alarguna eta seme-alabak, baina gaur aurrez aurre izan beharko dituzte akusatuak", adierazi du.

Kazetariaren arabera, gaur Oviedon hasi behar dena "Asturiasko epaiketa mediatikoenetakoa da", eta hiru urtean "zurrumurruak nagusi" izan ostean, akusatuen deklarazioak entzun ahalko direla adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Asturias